Igandean Orion izan zen aulki mugikorreko estropada, Oria ibaian. Orio Arraunketa Elkarteak 18 ontzi aurkeztu zituen eta horietako 13 podium postuetan sailkatu ziren.
Lehen postuan sei ontzi gelditu ziren. Sei izan ziren, beraz, estropada irabazi zituen ontziak. Bigarren postuan lau ontzi oriotar gelditu ziren eta podiumeko azken koskan, hirugarren postuan, Orioko hiru ontzi.
Horiez gain, podiumetik urrats batera, laugarren postuan, hiru ontzi gelditu ziren. Seigarren postuan ontzi bat eta zortzigarren postuan beste ontzi bat.
Emaitzak onak lortu zituen asteburuko estropadan Orio Arraunketa Elkarteak, ia ontzi guztiak lehen lau postuetan sailkatu baitziren. 13 ontzik podiumeko postuak lortzeaz gain, beste hiru podiumaren atarian gelditu baitziren.