Iaz lesio bat izan zuen urte sasoi honetan Hossain Kaanachek. Urte betera Espainiako Duatloi Txapelketan egongo zela hitzeman zuen. Hitza bete du. Asteburuan izan da txapelketa, Cerdanyolan. 26. postuan helmugaratu zen oriotarra.
Esperientzia ona izan dela aitortu du. Bere talde berriarekin, Saltoki Trikideak, egindako lehen lehiaketa izan da eta oso pozik dagoela aitortu du, plazera dela talde horretako kide izatea. Aitortu du lehiaketa horretara joan eta lehen postuetan lehiakorra izateko korrikako zatia findu behar duela, oraindik maila hobeagoa izan behar duela. Datorren urterako hori hitzeman du, maila hobea izango duela eta lehiakorragoa izango dela.