Larunbat goizean izan zen ligako 13. estropada, Orion, Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta. Oriok 12 ontzi aurkeztu zituen, horietatik bi emakumezko infantiletan. Horiek izan ziren uretaratzen lehenak. A taldeak seigarren egin zuen eta B taldeak zortzigarren.
Infantilen atzetik kadeteek egin zuten arraun. Kategoria honetan ere bi ontzi aurkeztu zituen Oriok. A taldeak bigarren egin zuen, Hibaikaren atzetik, segundo bakarreko tarteagatik. B taldeak zazpigarren egin zuen.
Gizonezko infantilek hartu zuten ondoren testigua. Orioko hiru bateletatik B ontzia izan zen azkarrena. Bigarren egin zuen B taldeak, Zumaiaren atzetik. A taldeak hirugarren egin zuen eta C taldeak hamalaugarren.
Kadeteetan, A taldeak estropada irabazi zuen. 6:51:38 denborarekin azkarrenak izan ziren ibilbidea egiten eta bigarren sailkatuari hiru segundoko tartea atera zieten. B taldeak hamaikagarren egin zuen eta C taldeak hamalaugarren.
Ohi bezala, jubenilak izan ziren jardunaldia itxi zutenak. Lehendabizi emakumezkoek egin zuten arraun eta oriotarrek estropada irabazi zuten. 10:07:84 behar izan zituzten bi kilometro arraunean egiteko. Bigarren sailkatuari bost segundoko tartea atera zieten. Gizonezkoetan, Oriok aurkeztutako batelak zazpigarren sailkatu zen.