Orioko Herri Ikastolako taldeko hiru eskubaloi jokalarik, Sara Mujikak, Alaine Garrok eta Naia Makazagak Hondarribiako selekzioen arteko txapelketan hartu zuten parte. Gipuzkoako hamasei hautatuen artean zeuden hiru oriotarrak.
Txapelketan Gipuzkoako, Bizkaiako, Nafarroako eta Txingudiko selekzioek hartu zuten parte. Gipuzkoarrek Txingudiko taldea izan zuten aurrez aurre. Erraz irabazi zuten partidua, 5-24 emaitzarekin. Hiru oriotarrek parte hartze garrantzitsua izan zuten garaipenean.