Beste behin, elkarlanean garbituko dute hondartza

Karkara 2016ko mar. 17a, 17:12

10:30ean bilduko dira larunbat goizean Orioko Antillan, hondartza garbitzeko. 13:30ean bukatzea aurreikusten dute antolatzaileek.

Azken urteotan ez dute huts egin, urtero-urtero garbitu dute Orioko hondartza. Ekintza parte hartzailea izaten da, Orioko Surf Taldeak herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean antolatzen duena. Herrio Natur Taldearen, Udalaren eta bi ikastetxeen laguntza izaten dute, hain zuzen. Dena den, ekintza irekia da eta edonork hartu dezake parte. 

Garbiketa kanpaina mundu osoan antolatzen du Surfrider Foundation talde ekologistak. Antolatzaileek adierazi dutenez garrantzitsua da egun horretan egiten den garbiketa lana, baina are garrantzitsuagoa da ekimenaren bitartez lortzen den sentsibilizazioa. 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide