Asteburu gogorra bezain polita igaro du Hossain Kaanachek. Larunbatean Eibarko duatloian parte hartu zuen, hirugarren postuan helmugaratu zen eta Gipuzkoako Txapeldun izendatu zen. Igandean Euskadiko Duatloian hartu zuen parte eta txapeldunordea izan zen.
Eibarren hirugarren, Gipuzkoan txapeldun
Eguraldia txarra egin du asteburuan, eta horrek eragina izan du hainbat kirol jardueretan. Kaanachek, esaterako, hipotermia izan zuen bizikleta hartu eta 10 kilometroetara iristean. Zorabiatuta sentitzen zela egin zela egin zuen korri. Ahal nuena egin nuen, azaldu du.
Egoera horretan lehiatu arren, lehiakorra izan da Kaanache eta podiumeko hirugarren koskara igo da. Eibarko duatloian hirugarren eta Gipuzkoako Duatloi Sprintean txapeldun. Helburua beteta duela azaldu du. Lasterketa amaitzean anbulantzian errekuperatu behar izan du.
Urteko lehen helburu potoloa
Igandean Euskadiko Duatloi txapelketa izan zuen Basaurin. Ibilbidea ezagutzea irabazteko giltza zela aipatu du oriotarrak eta ezagutza hori ez izatearen ondorioak jasan ditu. Lehen zatian oso ongi aritu da Kaanache eta bizikletan ere indartsu abiatu da. Bizikleta gaineko saioa oso gogorra izan dela gaineratu du. Baina, hala ere, zailtasunak zailtasun, bigarren postuan helmugaratzea lortu du.