Euskal Herriko bertso eskolen arteko txapelketa da Bertso Truk egitasmoa. Desafioak egiten dituzte bertso eskolen artean eta Orioko Errikotxia eskolako bertsolariak Markiña-Xemeingo kantarien aurka arituko dira, nor baino nor, Salatxo tabernan. 19:30ean izango da hitzordua, 4NEK taldearen kontzertua baino lehen.
Errikotxia bertso eskolaren izenean Xabier Sukia, Egoitz Eizagirre eta Rosi Lazkano arituko dira bertsotan. Markiñako bertso eskolatik Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti eta Kander Ibarluzea Atxulua etorriko dira.