Helduen bertso-eskolen arteko harremanak sustatu asmoz antolatu zen Bertsotruk egitasmoa. Sei bertso-eskolek eman zuten parte hartzeko izena. 26 bertso-eskola horien artean multzoak osatu ziren, bederatzi guztira. Orioko Errikotxia bertso eskolak Markina-Xemeinekin osatzen du multzoa.
Bertso-eskola bakoitzak bere multzoko beste biak hartuko ditu etxean, eta beste bi herrietako bertso-eskolek antolatutako ekitaldietara joango da. Emanaldia edozein motatakoa izan daiteke: bertso-saio formala, bertso-bazkaria, bertso-antzerkia, bertso-jolasen bat... Asteburuan izan ziren Markinan eta, otsailaren 12an, Markinakoak Orion izango dira.