Laburbiran tokia izango du Gaitonen Erreplika filmak

Karkara 2016ko urt. 22a, 11:21

Otsailaren 25etik martxoaren 23ra bitartean izango da, aurten, Laburbira. Ordu eta laurdeneko emanaldia izango da, eta denbora tarte horretan zortzi film labur proiektatuko dira, tartean Iñigo Gaitonen Erreplika.

Patxi Olidenen bizitza, surfarekin duen lotura, azaltzen du Erreplika filmak. Iñigo Gaitonek zuzendutako lana Laburbirako zotzi filmetako bat izango da. Otsailaren 25ean hasiko da bira eta ia hilabete iraungo du, martxoaren 23an bukatuko baita.

Erreplikarekin batera beste zazpi film hauek proiektutako dira: Zea Bingo –Ane Urkiola–, Jorrai –Uda films–, Fishura –Yago Mateo–, Bere bizitzetako bat –Aitor Gametxo–, Brunilda –Eriz Alberdi–, Hartz txiki –The Arlotes, Uraitz Soubies– eta Semeak –Iker Azkoitia–.

Filmak hautatzerakoan kontuan hartuako irizpide nagusiak kalitatea, sortzaile berriei lekua egitea, genero eta gai aniztasuna, lurraldetasuna eta hainbat alorrekiko sentsibilizazioa sustatzen duten lanak hedatzea izan dira. 

Emanaldiak eta sortzaileekin solasaldiak antolatu daitezke. Zirkuitua antolatu nahi izanez gero, datorren ostirala baino lehen egin behar da eskaria. 

Erreplika TEASER [Sub_cast] from Monssie on Vimeo.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide