Harrobiko 14 ontzi bidali zituen Orio AEk Hondarribian jokatu zen aulki mugikorreko Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketara. Pasa den larunbatean, urtarrilaren 9an, jokatu zen txapelketa Bidasoa, eta emaitza onak lortu zituzten arraunlari gazteek.
Aurkeztutako 14 ontzietatik 10 dominarekin itzuli ziren. Kadeteetan, hiru ontzik irabazi zuten estropada: laukoan neskek eta mutilek, eta lemazain gabeko laukoan mutilek. Azken kategoria horretan, bigarren ontziak zilarrezko domina irabazi zuten.
Infantil mailan mutilen zortzikoak urrea irabazi zuen. Horrez gain, neskek laukoan eta bikoan bigarren egin zuten eta mutilek hirugarren laukoan. Jubenilek urrezko eta brontzezko domina bana irabazi zuten. Laukoarekin mutilek lehena eta bikoarekin neskek bigarrena.