Kolonbia, Bolivia, Kurdistan, Ekuador eta Serbiara egindako lan-bidaietako testu laburrek osatzen dute Jonen liburua. Hango gertakari txikiak: hizkuntza-komunitate gutxituekiko harremanak, kooperazio linguistikoaren pausoak, Boliviako gobernuaren kontutxo bat, Serbiako ezker sindikatuenak…; ibilbidean jasotako puskak, egoerak, ekintzen apunteak eta gogoetak. Tarteka, kitxuak, aimarak, nasak, kurduak edo eslaviarrak munduaren ertzetako ondoezez ari dira testuotan; eta, oharkabean, euskararen herriaz ere bai.
Jon kultur sortzailea da, 2000tik jende aurreko bertsolari jarduna alboratuta, gai sozio-ekonomikoetan dabil unibertsitatean, eta herrigintzako hainbat alorretan taldeak sustatzen. Autoeraketa, gizarte ekonomia eta hizkuntza landu ditu egitasmootan, eta horiei lotutako nazioarteko zubiak. Oraingoan, Jon intelektualak ekintzailearen botak jantzi eta hizkuntza gutxituen lokatzatan belaunetaraino sartuta, bidean izandako sentimendu eta gogoetekin osatu du liburua, burua, bihotza eta eskuak erabiliz.