1969 urte inguruan hasi zen Danbolin surf oholak egiten, itsas tresnak markapean, herrian zuen tailerrean. Baina, itsas-trenak egiten hasi baino lehen, arraunak ere egiten zitun.Hortaz, jakintza ez zuen soilik surfean, baita arraunean ere. Horrez gain, perretxikuez asko daki eta euskararen esparruan ere aritutakoa da Elhuyaren. Irakaslea ere izan zen Patxi Oliden. Zubietan mekanikako irakaslea izan zen, oposizioak 58 urterekin gaindituta. Eta, ezizenak dioen bezala, musikarekin ere lotura estua du Olidenek, hortik herriko musika eskolaren izena, Danbolin. Ekitaldian aitortu zuenez, 8.350 abesti sortu ditu Olidenek. Eta, oraindik, 92 urterekin, egunero musika sortzen jarraitzen du.
Honengatik guztiagatik, Herriko Surf Taldeak omendu egin nahi izan du Oliden, beren esanetan asko zor baitie Olideni. Eskerrak emateko modu bat izan zen ostiraleko omenaldia. Harrera paregabea izan zuen ekitaldiak. Orioko kultur etxea bete egin zen, gainezka zegoen. Omenaldian Iñigo Gaitonen Erreplika film laburra ere proiektatu zuten. Hemen teaserra:
Erreplika TEASER [Sub_cast] from Monssie on Vimeo.