Kataluniako independentzia prozesuaz hizketan

Karkara 2015ko abe. 10a, 10:30

Argazkia: Begotxu Olaizola

Mahai-ingurua antolatu du Galtzarri elkarteak Vilafranca del Penedès herriko zinegotzi eta zinegotzi ohiekin

Independentzia helburu, zein da bidea? izenpean mahai-ingurua antolatu du Galtzarri Kultur Elkarteak datorren ostiralerako, abenduaren 11rako. Vilafranca del Penedès herriarekin harreman estua du Oriok eta, oraingoan, hango zinegotzi eta zinegotzi ohiak etorriko dira Kataluniako independentzia prozesuaz hitz egitera.

Convergencia alderdiko Joan Manel Monfort, CUP-eko Marcel Martinez, Esquerra Republicanako Pere Sabat eta PSCko kide ohia den Xavier Lecegui izango dira mahai-inguruan parte hartuko dutenak. Jon Agirresarobe izango da moderatzailea.

Mahai ingurua 18:30ean hasiko da, Salatxo aretoan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide