Astea bukatzerako prest egongo da bidegorria

Karkara 2015ko abe. 4a, 08:25

Arrantzale kaleko bidegorria txirrindularientzat prest egongo da astea amaitu baino lehen. Obrak 48.533,62 euroko kostua izan du, baina ia erdia Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du.

Azaroan hasi ziren bidegorria egiten eta hilabeteko epean amaituko dute obra. Guztira 48.533,62 euroko kostua izan du, baina ia erdia, 20.456 euro, Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri ditu. 

Aste honetan bidegorria margotu dute, eta azken ukituak besterik ez dira falta. Aste amaitzerako bidegorria prest egongo dela azaldu du udaletxeko teknikariak.

Erlazionatuak

Hasi dira bidegorria egiten

Karkara 2015 aza 06 Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide