Aurreko jardunaldian Bera Beraren aurka irabazi ondoren, Orioko Ikastola eskubaloi taldeko neskek atsedenaldia izan zuten pasaden asteburuan. Hirugarren postuan daude sailkapenean, bigarrenarekin eta laugarrenarekin 10 puntutan berdinduta. Errenteriako Ereintza B taldearen aurka jokatuko dute datorren asteburuan, etxean bertan.
Amenabarren garaipena
Atorrasagasti anaien Amenabar Zarautz taldeak 26-27 irabai zuen Cisne BMren aurka. Partida ia osoan zehar galtzen joan ziren eta hiru txartel gorri izan zituen taldeak. Horrek asko baldintzatu zuen gure jokoa, –dio Ander Atorrasagastik–, partida galdutzat ematen genuen. Azken minutuetan erasoan ondo asmatu eta markagailuari buelta ematea lortu zuten, ordea. Viveros herol taldea jasoko dute hurrengo jardunaldian.
Senior mailako taldeak Urdulizen jokatu zuen larunbatean eta 29-24 galdu zuten. Aierza eta Adunaren taldea zazpigarren postuan dago orain eta 11 puntu ditu. Basauri jasoko dute etxean datorren asteburuan. Jubenil mutiletan, Mikel Amilibiaren taldeak irabazi egin zuen Ereintzaren aurka, 23-29 egin zuten. Neskek, Maria Azkueren taldeak, bigarren postuan jarraitzen dute, Bera Berari 19-21 irabazi ondoren.
Bidasoaren hamargarren garaipena
Erraz irabazi zuen Azkueren Bidasoa Irun taldeak BM Alcobendas taldearen aurka. Etxean jokatzen zuen taldeak eta 30-19 egin zuten. Garaipen honekin, bigarren postuan jarraitzen du Bidasoak, liderrarengandik puntu bakarrera.
Hurrengo jardunaldian Gijonera bidaiatuko du Azkueren taldeak. Larunbatean, 20:00etan Covadongaren aurka jokatuko dute.
Espainiako txapelketa prestatzeko torneoa
Datozen igandean eta astelehenean, abenduaren 6an eta 7an, Madril, Gaztela Lon eta Euskadiko selekzioek torneo bat jokatuko dute Madrilgo Coslada herrian. Urtarrilaren 3tik 8ra Almerian izango den Espainiako Txapelketa prestatzeko izango da torneoa eta infantil, kadete eta jubenilek hartuko dute parte.
Oriotik Laida Urbitarte eta Maria Zaldua jango dira infantil nesktean, eta Mikel Amilibia eta Aitor Atorrasagasti jubenil mutiletan. Horrez gain, infantil nesken selekzioko entrenatzailea Gari Garagarza da eta Ander Atorrasagasti kadete nesken bigarren entrenatzaile eta delegatu moduan joango da.