Atzo goizean aurkeztu zuen liburua Anjel Lertxundi oriotarrak.
Emazteari diagnostikatu dioten minbiziak bizitza aldatu dion bikote baten gorabeherak kontatzen ditu, gizonezkoaren ikuspegitik. Izan ere, Zu nobelako Zu pertsonaiari pankreako minbizia aurkitu zioten 2012ko ekainaren 19an. Nobelako Zu, bere emaztea litzateke, liburuaren aurkezpenean azaldu duenez bere emazteari minbizia diagnostikatu ziotenez geroztik bizitakoan oinarritu baita liburua idazteko.
Dena den, bere egunerokoan oinarritzen den arren, nobela fikziotzat jo daitekeela azaldu du Lertxundik, fikzioa idazkuntzan baitago. Fikzio hau, esan bezala, atzo aurkeztu zuen Anjel Lertxundik, goizeko 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.