Igande honetan bulderrean ibiltzeko aukera

Karkara 2015ko aza. 13a, 12:52

Talai Mendik hilabetean behin, hilbeteko hirugarren asteburuan, bulderrean ibiltzeko aukera ematen diete oriotarrei, Talaimendiko lokalean 16:00etatik 19:00etara.

Urteak pasa dira Talai Mendiko lokalean bulderra eraiki zutenekin. 20 metro inguruko paretean eskalatzeko teknikak lantzeko aukera ematen duen bulderra egin zuten. Eta, iaz, lokala eraberri zutenean, bulderra herritar guztientzat irekitzea erabaki zuten. Hilean behin egiten dute ate irekien saio hori, hileko hirugarren igandean, alegia.

Bulderrean ibili nahi duenak 16:00etatik 19:00etara izango du horretarako aukera, Iturbide kalean Talai Mendik duen lokalera bertaratuta. Elkarteko kideak egongo dira bulder eskalada eredua nola praktikatzen den azaltzen eta erakusten.

Irteera ere antolatu dute azaroaren 15erako. Artikutzara joango dira Talai Mendiko kideak. Txangora animatzen denak Uranga Burdindegian eman beharko du izena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide