Gure Esku Dagoko bilera deialdia egin dute azaroaren 5erako

Karkara 2015ko aza. 3a, 08:52

Galtzarri elkartean bilduko dira, 19:00etan. Horrez gain, Eskura eztabaida dinamika martxan jarri du Gure Esku Dagok

Bilera deialdia egin dute Gure Esku Dago ekimenaren Orioko arduradunek. Datorren ostegunean, azaroaren 5ean, Galtzarri elkartean bilduko dira eta nahi duen oro bertara joateko deia egiten dute antolatzaileek. 19:00etan hasiko da bilera.

Galdeketa Eskura

Giza katea egin eta hautestontziak eraiki ondoren, Gure Esku Dago dinamikako kideek pauso bat aurrera egin nahi dute. Hautestontziei erabilera nola eman erabakitzeko Eskura prozesua jarri dute martxan, herritar orori irekia egongo dena.

Prozesu horretan Gure Esku Dagoren jarduera, antolamendua eta finantzazioa adostuko dira modu ireki eta parte-hartzailean. Eztabaida sustatzeko, 8 orriko proposamena jarri dute mahai gainean. Proposamena, prestatzeko Bizkarrezurra izeneko hausnarketa-taldea osatu zuten. Bizkarrezurrak landutako txosten horri ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek.

Horretarako, bi bide izango dituzte herritarrek: herri edo auzoetan sortuko diren eztabaida dinamikak eta sarean sortuko den eztabaida foroa. Azaroaren 9ra bitarte izango dute herritarrek ekarpenak egiteko, eta hilaren 21ean ez-ohiko batzar nagusia egingo du Gure Esku Dagok. Bertan hartuko dira erabakiak.

Informazio gehiago nahi duenak edo parte hartu nahi duenak Gure Esku Dagoren webgunean aurkituko du bidea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide