Bretainia, kondaira eta usadioen lurra dela diote. Hondartzak, itsaslabarrak, landak eta Erdi Aroko herrixkak, denetik dauka Frantziako ipar-mendebaldeko eskualde horrek. Normandia, berriz, historiaren bihotzean egon da beti, bikingoak bertako kostaldean lehorreratu zirenetik. Hori guztia eta gehiago ezagutu zuten Zaharren babeslekukoek irailean bertara egin zuten bidaian. Berrogeita zazpi lagun izan ziren lurralde magiko hartan, horietatik hogeita hamalau oriotarrak ziren.
Bidaiatik leku bat aukeratu behar izanez gero, Saint Michel izango zela dio Txominek, Babeslekuko presidenteak. Izan ere, irlatxo batean dagoen herrixka da Bretainiako ikur nagusia.
Argazkiak: Ramiro Argazkiak