Euskaltegi zerbitzu berritua jendartean ezagutarazteko, inaugurazio ekitaldia egingo dute gaur, osteguna, arratsaldeko 19:30ean. Ekitaldi xumea izango dela aurreratu du Udalak. Zerbitzua elkarlanean jarri dute martxan Udalak eta AEKk; zerbitzuaren gastuak batak ordainduko baititu eta kudeaketa bestearen esku gelditu baita. Aurkezpen ekitaldia ere elkarlanean antolatu dute, hortaz, Udaleko ordezkariak, AEKko irakasleak eta Gipuzkoako koordinatzaileak izango dira bertan.
Horrez gain, ikasle eta herritarrei ere bertaratzeko deia egin die antolatzaileek, honela aukera izango baitute martxan jarri berri den zerbitzua ezagutzeko.