Gerra zibileko iheslarien haur euskaldunen bizipenak dokumental batean bilduta

Karkara 2015ko urr. 13a, 09:44

Udaleko Kultura batzordeak antolatuta, Gerrako umeen bilobak dokumentala emango da kultur etxean urriaren 13an, asteartearekin, 19:00etan hasita.

936-1937 urteetan beren familiengandik banandu eta Sobietar Batasuna, Belgika, Erresuma Batua edo Frantziara eraman zituzten euskal haur batzuen lekukotza jasotzen du Gerrako umeen bilobak dokumentalak eta, horrez gain, kontatzen du haien seme-alaba, iloba eta bilobek nola bizi izan duten familian istorio latz hori. Gerraren ondorioak pairatu zituzten familien lekukotzak jasotzen ditu, beraz, dokumentalak. 50 minutu inguru irauten ditu dokumentalak.

Dokumentala Euskomedia Fundazioak ekoiztutakoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta iaz estreinatu zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide