Kultur agendaren barruan, organo-kontzertua antolatu du Udalak ostiral honetan, hilaren 9an. 20:00etan hasiko da kontzertua, Bariko San Nikolas parrokian, eta sarrera doakoa izango da. Bernhard Marx organo-jotzaile alemaniarra izango da kontzertua emango duena.
1977tik Friburgoko Johannerkirche elizan jotzen du organoa eta irakaslea da bertako Pedagogia Akademian. Sari ugari irabazi ditu AEBetan, Kanadan, Hego Amerikan eta Europan. Besteak beste, 1979an bigarren saria lortu zuen Nazioarteko Organo Lehiaketan, Saarbrükenen.