Asteartean ohiko bilkura egingo dute Orion

Karkara 2015ko ira. 28a, 09:59

19:30etik aurrera udalbatzarra izango da bihar, asteartearekin, Orioko udaletxeko pleno aretoan. Zazpi gai landuko dituzte, eta, ondoren, ohiko bildurarekin bukatzeko, eskari eta galderen tartea irekiko dute.

Ohi bezala, azkenengo udalbatzarreko aktaren zirriborroa onartzen hasiko dute ohiko bildura. Aurrekoa, orain arteko azkena, duela bi hilabete egin zen, uztailaren 7an. Behin puntu hori landuta, beste zazpi gai tratatuko dituzte. Horien artean, hiru kreditu aldaketa eta bi mozio.

Hauek dira, zehatz-mehatz, biharko bilkuran landuko diren gaiak:

  • Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2015eko uztailaren 7an egindako ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
  • Jakinaraztea zein diren Orain talde politikoaren ordezkari titularrak eta ordezkoak Udaleko batzorde informatzaileetan eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean –UEMA–.
  • 364/2015 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez 8/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari lehen onarpena ematen zaio, kreditua txertatzeko modalitatean.
  • Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 7/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.
  • Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 9/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.
  • Onartzea, egoki bada, Espainiako Talidomidaren Biktimen Elkarteak –AVITE– aurkeztutako mozioa.
  • Onartzea, egoki bada, Amnesty International erakundeak aurkeztutako mozioa, Siriako errefuxiatuei buruzkoa.

Ondoren eskari eta galderen tartea zabalduko da. Horrekin emango zaio amaiera ohiko bilkurari.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide