Taldeen artean eta lagun artean

Karkara 2015ko ira. 28a, 16:04

Asteburuan surf txapelketa jokatu da Orioko Antilla hondartzan. 22. edizioa zen aurtengoa, baina lehenengoa taldeka aritu direna. Guztira 55 surflarik hartu dute parte, 30 helduk eta 25 gaztek.

 Eguraldi ona eta olatu onak. Baldintzak lagungarriak izan ziren lagun artean surfa egiten gozatzeko. Giro paregabea izan zuten lehiakideen artean eta parte hartzeak irabazteak baino garrantzia handiagoa izan zuen. Hala ere, txapelketa formatua zuen asteburuko surf zitak eta saridunak izan ziren.

Helduak taldeka lehiatu ziren. Maila ezberdinetako surflariak nahastuta taldeak osatu zituzten eta larunbatean Antilla hondartzako olatuak hartzen ibili ziren. Talde onena Inaxio Zalduak, Albek, Enekok, Minxok eta Luigik osatutakoa izan zen.

14 urte azpikoak banaka lehiatu ziren. Gazte ugari bildu ziren, 25 guztira. Antolatzaileentzat pozgarria izan da horrenbeste gazte animatzea. Podiuma osatu duten surflariak Ibai Aranguren, Niko Iriondo eta Unai Duran izan dira.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei, baita Zipri edarien banaketa enpresari, Pukas Surfi eta Orioko Udalari, berak gabe ezin izango baitzuten lehiaketa antolatu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide