Ikasturte berriarekin entseguetarako elkartzen hasiko da Salatxo Abesbatza. Hurrengo astelehenean, irailaren 7an, egingo dute lehena, Kosta Tailerrean.
Taldekide berriak erakarri nahi dituzte abesbatzara, zenbait oriotarrek bertan parte hartzeko gogoa dutela baitakite. Horregatik, deialdia luzatzen diete herritarrei Salatxo familiara gehitzeko. Musika mintzaira ez da beharrezkoa, garrantzitsuena kantuan aritzeko gogoa dela diote.
Abesbatzako kide izan nahi duenak hurrengo astelehenean, irailaren 7an, 21:00etan Kosta Tailerrera azaldu edo taldekideren batekin harremanetan jartzea nahikoa izango du. Astean bitan egiten dituzte entseguak, astelehenetan eta ostegunetan.