Bi oriotar lehen mailan

Karkara 2015ko ira. 4a, 12:18

Malen Moran igo berri den Oiartzun taldean eta Ainara Manterola Realean izango dira emakumezkoen lehen mailan lehiatuko diren bi oriotarrak.

Asteburu honetan hasiko da emakumezkoen lehen mailako lehia. Lehen jardunaldiari ekingo diote. Hiru euskal talde egongo dira. Urteak daramatzaten txuri-urdinak eta zuri-gorriak, baina baita oiartzuarrak ere. Iaz lortu zuten lehen mailarako igoera, eta ekiteko prest daude.

Hiru euskal talde horietan bi oriotar daude. Ainara Manterola da bata, Realean dabilena; Malen Moran, bestea, Oiartzungo jokalaria. Realak Albaceteren aurka jokatu estreinako partidua, Zubietan. Oiartzunek ere etxean jokatuko du ligako lehen partidua, Sportingen kontra.

Derbi gipuzkoarra

Urrian izango dira lehen aldiz aurrez aurre Oiartzun eta Reala. Urriaren 18an izango da partidu hori, Zubietan. Bueltako partidua martxoaren 27an izango da, Oiartzunen.

Bi ahizpak elkarren aurka

Pasa den asteburuan, aurre denboraldiko partida izan zuten Realak eta Añorgak elkarren aurka. Ez zen nolanahiko partidua izan Manterola ahizpentzat. Elkarren aurka jokatzen zuten lehen partidua izan baitzen, nahiz eta ez ziren zelaian aldi berean izan. Ainara Manterolak titular hasi zuen partida, eta, bigarren zatian aldatu egin zuten. Ordezkatu ondoren, ahizpak jokatzeko aukera izan zuen. Realak irabazi zuen partida, 0-7, baina partida horretan senideen arteko kiroltasuna izan zen irabazle.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide