Larunbatean, 22:00etan, hondartza zinema areto bihurtuko da. Katu bat Parisen filma proiektatuko da, 2010ean Jean-Loup Felicioli eta Alain Gagnol zuzendari frantzesek egindakoa. Animazioko filma da, bereziki haurrei begira egindakoa.
Dino katua da filmeko protagonista. Bi bizitza daramatza; egunez Zoerekin bizi da, polizia baten alabarekin; eta, gauez, Parisko teilatuetatik ibiltzen da Nico izeneko lapurrarekin. Bere laguna Zoeren amak Nico komisaldegira eraman behar du lapurrek egiten dituelako.
Ospe handiko filma da eta sari asko jaso ditu. Besteak beste, 2011n, animaziozko film onenaren saria lortzeko hautagaia izan zen Oscarretan eta Europako Zine Sarietan. Annie sarietan film onenerako hautagaia izan zen eta Annecy jaialdian film luzeen lehiaketako sail ofizialean egon zen.