Bizkaia zeharkatuta, atzo iritsi zen Urola Kostara Euskal Selekzioaren aldeko mendi martxa. Zumaiara eguerdian iritsi zen, eta handik Getariara joan ostean, Zarautza iritsi zen. Gaua hango Gaztelekuan igaro zuten, eta gaur goizean Donostiara abiatuko dira.
Donostiara bidean Orio zeharkatuko dute. Orain arte egin den jendetsuena da aurtengoa, jende mordoa bildu baita ibilbidearen hasierna baita ibilbidean zehar ere.