Zale ugari ditu Realak Orion, tartean Realeko bazkide asko. Aurreko denboraldietan autobusa antolatzen zuten partidak ikustera joateko, eta datorren denboraldirako –2015/2016– ere autobusa izango da. Oriotik abiatu eta Anoetaraino joango da autobusa, guztira, 19 partidetan. Autobuseko bonoaren prezioa 128 eurokoa da eta Salatxo tabernan eskuratu daiteke.
Liga abuztuaren hirugarren astean, abuztuak 21, hasiko da. Baina Realak etxetik kanpo jokatuko du lehen partida, RC Deportivoren zelaian, abuztuaren 22an. Anoetan jokatuko duen lehen partida abuztuaren 29an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Sportingen aurka.