Usandizaga izango da EAJko gazteen idazkaria

Karkara 2015ko abu. 5a, 09:21

Argazkia: EAJ-PNV

Ainhoa Usandizaga oriotarra izendatu zuten EGIAneko idazkari azkenekoz egin zituzten jardunaldietan.

 

Gipuzkoako EAJko gazteek osatzen dute EGI. 1904an sortu zen taldea, duela 111 urte, eta azken sasoian taldea eraberritzeko unea zela ikusi zuten, ondorioz, horretan jardun dira buru-belarri. Taldea berrituta idazkari berria izango du EGIk, Ainhoa Usandizaga oriotarra.

Azken hauteskundeetan Usandizaga Batzar Nagusietarako zerrendetan aurkeztu zen, eta bozkak lortuta, batzarkidea da geroztik oriotarra. Batzarkidea izateaz gain, EGIko idazkaria ere izango da aurrerantzean. Eta ondorengoa adierazi dute bai berak, bai kide berriek: Abertzale bezala, ozen aldarrikatzen dugu herri honenganako maitasuna, eta eguneroko lanean saiatuko gara hori adierazten. Horrela, giza eskubideak, pertsona ororen duintasuna, justizia eta kohesio soziala, hazkunde jasangarria, erabaki eta nortasun propioaren defentsa azpimarratu nahi dugu.

Idazkari berriaren hautaketa EGIn Prest Jardunaldietan egin zuten. Jardunaldi horietan Aiako eta Orioko gazte gehiagok hartu zuten parte, besteak beste, Jon Ander Azpiroz aiarrak. Bera EGIko kide berrietako bat da, zerrendako hirugarrena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide