Udaleko Euskara batzordeak, herriko eskolaumeen artean idazteko zaletasuna suspertzeko, literatur lehiaketa bat antolatzen du urtero. Marrazki lehiaketa ere egiten da honekin batera. Gero, LH3·tik DBH4ra bitarteko haur eta gaztetxoen lan sarituak liburu batean argitaratzen ditu.
Aurtengo liburua, San Pedro egunean egin zen sari banaketa ekitaldian eman zitzaien irabazleei. Orain, herritarren eskura jarri dute udaletxean eta herriko liburutegian, doan.
Liburuaren azaleko marrazkia Beñat Urangak egina da. Hitzaurrea berriz Elisabeth Huegunek.