Paxita Peña eta Vicente Zaragueta omenduz hasi zen Bisiguaren Festa

Karkara 2015ko uzt. 17a, 09:07

Bisiguaren laguna sariak eman dira lehen aldiz, aurten, Bisiguaren Festan. Ekitaldia egin zuten plazan asteburuko egitarauari hasiera emateko.

Karmengo Amaren eguna, arrantzaleen eguna zen atzo, uztailaren 16an. Egun ezin hobea itsasoarekin eta arrantzaleekin lotura zuzena duen festa bati hasiera emateko. Urtero egun horretan egiten den elizkizunaren ondoren hasi zen Bisiguaren Festa.

Otxotea hasi zen kantuan, eta gero harribilekoak dantza egin zuten. Alkateak hartu zuen hitza orduan, bi omenduei oroigarriak emateko. Zaraguetari Antxon Mendizabalek egindako taila bat eman zioten, XVI. mendeko itsasontzia irudikatzen duen ateburuaren erreplika. Paxitari bertso bat egin zioten, eta Zalduak abestu zuen.

Ekitaldi horrekin eman zitzaion hasiera asteburu osoan izango den festari. Egitaraua hemen:

Uztailak 16, osteguna

20:00 Aurkezpen ekitaldia

20:00. Saizar sagardoaren dastatzea.

21:00. Afariak.

Uztailak 17, ostirala

12:00. Udaleku irekietako haurren marrazkiekin erakusketa.

17:00. Monoziklo tailer irekia Herriko plazan.

20:00. Saizar sagardoaren dastatzea. 21:00. Afariak.

Uztailak 18, larunbata

11:00. Saizar sagardoaren dastaketa

12:00. Bisigu lehiaketa Orioko elkarte gastronomikoen artean herriko plazan.

12:00. Hegaluzea parrillan Eusko Labelen laguntzarekin –razioak salgai 2 €–.

14:00. Bazkariak

17:30. Euskotren ligako estropadak

18:00. ACT XXV. Orioko estropadak

18:00. Hegaluzea San Miguel ligaren eskutik –razioak salgai 2 €–.

20:00. Saizar sagardoaren dastatzea 21:00. Afariak

Uztailak 19, igandea

12:00. Saizar sagardoaren dastatzea.

12:00. Marmitakoa Herriko plazan –razioak salgai 2 €–.

14:00. Bazkariak.

18:30. ARC ligako VIII. Estropada Oria Ibaian

 

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide