Trafikoan aldaketak Bisiguaren Festa dela eta

Karkara 2015ko uzt. 17a, 09:38

Bisiguaren Festa eta asteburuan jokatuko diren TKE, Euskotren eta KAE1 ligatako estropadak direla eta, honako aldaketak egongo dira trafikoan asteburu honetan:

  • Astebururo bezala, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat eta trafikoa Kaia kaletik desbideratuko da. Ostegunean itxiko da plaza, arratsaldeko 14:00etan, eta itxita egongo da igandeko 20:00ak bitartean.
  • Larunbatean arratsaldeko 18:00etan San Miguel Ligako estropada jokatuko denez, horrek irauten duen bitartean Herriko Plaza inguruan trafikoa erabat moztuko da; hau da, herrian sartu eta herritik ateratzeko NAHITAEZ Txanka hondartza errepidea erabili beharko da.
  • Igandean arratsaldeko 18:00etan KAE-1 ligako estropada jokatuko da eta herrira sartzeko Moilatik barrena mantenuko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide