Uztailaren 11n irekiko du Orio AEk denda

Karkara 2015eko uztailaren 9a

Herriko plazan egongo da denda ofiziala, Kilometroaken denda zegoen toki berean

Urtero bezala, traineru denboraldiak irauten duen denboran denda ofiziala jarriko du Orio AEk herrian. Aurtengoa guztien bistara egongo da: herriko plazan. Uztailaren 11n, larunbatean, irekiko dute. Iaz Kilometroak jaialdiko denda zegoen lokal berean egongo da salgai arraun elkarteko materiala. Denetarik izango dute: kamisetak, jertseak, txapelak, banderak, zapiak...

Bazkideentzako kamiseta horiak

Aurten ere, dendaren irekieraren egun berean, Orio AEko bazkide direnentzako kamiseta horiak banatuko dituzte. Uztailaren 11n, 9:00etatik 13:00etara, bazkide oro herriko plazatik pasa daiteke bere kamiseta horiaren bila.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide