Oteizaren Eraikuntza hutsa obraren babesean aurkeztu dute gaur zortzigarren Bisigua Orio Estilora jaialdi gastronomikoa. Eta Joxe Anjel Zalduak esan duenez parrilletako Oteizak dira bisigua erretzen aritzen diren Joxe Miel Zendoia, Luis Mari Uranga eta Mikel Manterola. Orio Estilora marka berreskuratzearen garrantzia ere aipatu du, izan ere, bisigua parrillan erretzeko modu hori Orion bakarrik egiten da. Besugerarik gabe, Zendoiak kontatu duenez.
Leandro Azkuek esan du gure herri arrantzaleen promozioaren barruan sartzen dugula festa hau, Mutrikuko berdel egunarekin martxoan hasten dena eta orain, bisiguaren festarekin, Orion amaitzen dena.
Uztailaren 16tik 19ra egingo da bisiguaren festa, eta egitarau oparoa dakar. 500 bisigu erreko dituzte lau egunetan, herriko plazan jarriko duten jatetxean dasta dezaten 1.000 lagun inguruk. Festako protagonista den arrainaz gain, antxoak gatzetan, tomate entsalada hegaluzearekin, zainzuriak eta postrea dastatuko dituzte jankideek. Txartelak dagoeneko salgai daude, 50 eurotan, Orioko Turismo Bulegoan.
Urtero bezala, plazako otorduez gain, itsasoarekin lotutako gastronomiaz gozatzeko aukera izango da herrian. Batetik, pintxo-pote zirkuitua prestatuko dute herriko tabernariek. Bestetik, parrillan egindako hegaluze eta marmitako razioak salduko dituzte plazan.
Dena ez da gastronomia izango, kirolak ere bere tartea izango du festan. Hiru traineru estropada jokatuko dira Orioko uretan asteburu horretan: TKE, KAE1 eta Euskotren ligatakoak. Emakumezkoen trainerua Euskotren ligan sailkatuz gero, gure herrian Orio AEko hiru traineru seniorrak lehian ikusteko aukera izango dugula esan du Ibon Huegunek.
Uztailak 16, osteguna
20:00 Aurkezpen ekitaldia
- Egunsenti otxoteak, Pello eta Nikolasak eta Harribil dantza taldeak parte hartuko dute.
- Pintxo txikiteoaren inaugurazioa.
- Parrilleroek plaza inauguratuko dute.
20:00. Saizar sagardoaren dastatzea.
21:00. Afariak.
Oharra: Egunean zehar Itsas Joko Atlantikoen probak jokatuko dira –kayak, igeriketa, arrauna, ur-azpikoak, surfing, bela eta abar–.
Uztailak 17, ostirala
12:00. Udaleku irekietako haurren marrazkiekin erakusketa.
17:00. Monoziklo tailer irekia Herriko plazan.
20:00. Saizar sagardoaren dastatzea. 21:00. Afariak.
Uztailak 18, larunbata
11:00. Saizar sagardoaren dastatzea
12:00. Bisigu lehiaketa Orioko elkarte gastronomikoen artean herriko plazan.
12:00. Hegaluzea parrillan Eusko Labelen laguntzarekin –razioak salgai 2 €–.
14:00. Bazkariak
17:30. Euskotren ligako estropadak
18:00. ACT XXV. Orioko estropadak
18:00. Hegaluzea San Miguel ligaren eskutik –razioak salgai 2 €–.
20:00. Saizar sagardoaren dastatzea 21:00. Afariak
Uztailak 19, igandea
12:00. Saizar sagardoaren dastatzea.
12:00. Marmitakoa Herriko plazan –razioak salgai 2 €–.
14:00. Bazkariak.
18:30. ARC ligako VIII. Estropada Oria Ibaian