Zazpigarren aldiz triatloi herrikoia

Karkara 2015ko eka. 19a, 11:44

Ekainaren 27an, larunbatean, izango da Ikastolak urtero sanpedroetan antolatzen duen triatloia

San Pedro jaietan ohitura bihurtu den bezala, ekainaren 27an 7. Triatloi Herrikoia izango da Orion, Ikastolak antolatuta. Ohiko moduan, hiru mailatan banatuko dira parte-hartzaileak: gaztetxoak –LH4tik LH6ra–, gazteak –DBHkoak– eta helduak –1998 edo lehenago jaiotakoak–.

Gaztetxoak 13:10ean hasiko dira eta 100 metro igerian, 2 kilometro bizikletan eta 800 metro lasterka egin beharko dituzte. 13:30ean gazteen txanda izango da; 200 metro igerian, 3 kilometro bizikletan eta 1.000 metro korrika egingo dituzte horiek. Azkenik, helduak 14:00etan aterako dira eta 300 metro igerian, 6 kilometro bizikletan eta 1.800 metro korrika egingo dituzte.

Izen-ematea Ikastolan eta Karela kiroldegian egin daiteke ekainaren 25era arte. Kaskoa eramatea derrigorrezkoa dela diote antolatzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide