Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, Orioko merkatariek aukera izango dute udan salmenta-gune bat jartzeko hondartza aldean. Horretarako, Udalak bi etxola jarriko ditu beren produktuak –janari dendenak izan ezik– salgai jartzeko.
Parte hartu nahi duten merkatariek ekainaren 12a baino lehenago eman beharko dute izena eta bi lerrotan azaldu beharko dute zer saldu nahi duten. Udaletxean bertan edo kultura@orio.eus helbidera mezua bidalita egin daiteke izen-ematea. Ekimenean parte hartuko dutenekin bilera bat egingo da ekainaren 18an, 14:30ean. Denen artean ordutegiak, egutegiak eta erabilera arauak adostuko dituzte bilera horretan.
Orioko Udalak bertako merkatarien profesionaltasunean sinesten du eta proiektuak harrera ona izango duela uste dute merkataritza mahaian. Udalak bere gain hartuko ditu etxolen eta elektrizitatearen gastuak.