Gipuzkoa Basketeko jokalariak Ikastolan izan dira

Karkara 2015ko mai. 14a, 09:21

Will Hanley eta Tom Abercrombie Gipuzkoa Basketeko saskibaloi jokalariak Orioko Herri Ikastolan izan ziren atzo. Hanley estatu batuarra da izatez, gaina Irlandako nazionalitatea ere badu. 2013an iritsi zen Donostiako taldera, hortaz, bi urte daramatza hirian. Abercrombie Zelanda Berrikoa da denboraldi honetan hasi da Gipuzkoa Basket taldean.

Joan den ikasturtean ziren Ikastolara joatekoak, Kilometroen aitzakiarekin, baina bisita atzeratu egin da. Atzo izan ziren Ikastolan, DBH 4eko ikasleekin, ordubetez. Ikasleek elkarrizketa egin die jokalari atzerritarrei, ingelesez. Ondoren, berekin saskibaloian aritzeko aukera izan dute, eta, amaitzeko, argazkia atera dute.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide