Izugarri gustura. Antolatzaileak larunbateko bizikleta martxarekin horrela agertu dira, izugarri gustura. Garbiñe Manterolak azaldu digunez jende askok hartu zuen parte Orioko natur ondarea ezagutzeko bizikleta martxan. Guraso ugari etorri ziren beren haurrekin, zehaztu du.
Jendeak interes handia azaldu zuela esan du. Ezagutzak partekatu zituztela ere gaineratu du. Odriozolak eta Manterolak berek zuten ezagutza irakatsi zien bertaratutakoei, baina jendeak bere ezagutza ere partekatu zuen. Honela, guztiek ikasi zuten larunbateko martxan. Teleskopioz lertxuntoxak eta lertxunak ikusteko aukera izan genuen. Publikoak izugarrizko interesa azaldu zuen eta oso balorazio positiboa egin genuen bukatzean.
Antolatzaileen asmoa zubia espaloia erabiliz gurutzatzea bazen ere, bildu zen jende kopurua ikusita, azkenean, joan-etorria errepidez egitea erabaki zuten.