Herri hezitzailea, eskola herritarra izenburupean, bi eguneko jardunaldiak antolatu ditu Hik Hasik Donostian apirilaren 24 eta 25erako, eta gai ugari jorratuko dituzte bertan. Partaideen artean, Leo Pakhin izango da, Finlandiako Hezkuntza Kontseilu Nazionaleko kidea, eta haurra bere osotasunean hezteko hezkuntza humanizatuaz eta herritarren beharren neurrira egindako hezkuntza politikaz arituko da.
Orioko Curriculuma Sortzen elkartekoek Errenteria, Arrasate, Ordizia eta Azpeitiako herritarrekin batera, herrietako ondare kulturala ikastetxeetara transmititzeko martxan dituzten esperientziak kontatukO dituzte.
Argia aldizkariak jardunaldien zuzeneko jarraipena egingo du euren webgunean. Bi egunetako programa ikusteko, egin klik hemen.