Orioko Curriculuma Sortzen

Orioko Curriculumekoak gustura larunbateko gosari-tertuliarekin

Karkara 2015ko api. 21a, 14:43

 Giza eta Gizarte Zientzien arloa landuz, Orioko historiari buruz aritu ziren

Orain dela aste batzuk, Orioko Curriculuma Sortzen elkartekoek Orio.3.Iruten Hezkuntza Jardunaldien programa aurkeztu zuten. Martxoan hasi eta ekaina bitartean egingo dituzten jardueren artean, larunbatean bigarrena burutu zuten, Orioko historiari buruzko gosari tertuliarekin.


Taldekideek azaldu dutenez, oso gustura geratu ziren saioarekin. 13 lagun elkartu ginen mahaiaren bueltan eta egia esan, hizketarako giro erosoa sortu zen gure artean. Bertaratutako guztiek egin zuten ekarpenen bat, eta gisa honetako jarduerekin, horixe da lortzen saiatzen garena: herritarrei ahotsa eman, eta herriko hezkuntza esparruan ekarpenak egiteko gai direla sentiaraztea.

Saioa hiru punturen baitan antolatu zuten Orioko Curriculuma Sortzenekoek:

  • Historiaren irakaskuntza edo transmisioak (kasu honetan, Oriokoak) ikasleen ikasketa prozesuan duen garrantzia, edo bete beharra.
  • Orioko Curriculuma bezalako curriculum propio edo lokal batean, nondik abiatu beharko genuke Orioko historia kontatzeko? Zein enfoke eman beharko litzaioke? Zein dira ezinbesteko kontu / gertaera / edukiak ?
  • Aurrerantzean, nola bidera daitezke hitz egindakoak modu praktikoan? Zein jarduera, ariketa, lanketa... proposa daitezke etorkizunari begira?


Jardunaldien baitako hurrengo ekimena Maiatzaren 9an burutuko dute, Natur eta Osasun Zientzien arloko bizikleta-martxarekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide