Amerikako jatorrizko hizkuntzen arnasaz

Karkara 2015ko api. 10a, 11:19

Argazkia: Beltzean Mintzo

Beltzean mintzo dokumentala aurkeztuko du Jon Sarasuak apirilaren 14an Salatxo aretoan

Zertarako lorpen guztiak, hizkuntzarekin batera nortasuna galtzen badugu? Horrela hasten da Garabidek egin duen Beltzean Mintzo dokumentala. Elkarteak urteak daramatza Ameriketako jatorrizko hizkuntzen aldeko elkarteekin lanean, eta euskara biziberritzeko egindako bidea hizkuntza horiekin konpartitu nahian. Hiztun horiek dira dokumentaleko protagonista, beren hitzak eta iritziak.

Jon Sararuak zuzendu du dokumentala Garabiderentzat, eta datorren asteartean, apirilaren 14an, aurkeztuko du Salatxo aretoan, 19:00etan. 45 minutu ditu dokumentalak eta ikusi ondoren solasaldia egongo da Sarasuak berak bideratuta.

Orioko Udalak eta Garabide elkarteak 2013an hitzarmena sinatu zuten, hizkuntzaren normalizazioan eta garapenean elkarlana bideratzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide