Ziklomotoreen azterketa teknikoa Orion egiteko aukera

Karkara 2015ko api. 9a, 09:42

Uztailaren 8an eta 22an egin ahal izango da azterketa, aurrez ordua hartuta

Ziklomotoreak dituzten herritarrek horien azterketa teknikoa –ITV/IAT– Orion bertan egiteko aukera izango dute uztailaren 8an eta 22an. Herriko plazan egingo dituzte azterketak egun horietan, 9:00etatik 14:45era. Ziklomotoreari azterketa egin nahi dionak aurrez txanda hartu beharko du Irungo IAT-ra deituta –943626300–, eta azterketa egiteko ibilgailuaren dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Udaltzaingoak gogorarazi nahi du derrigorrezkoa dela motorrei azterketa teknikoa egitea, eta kontrolak egingo dituztela egiaztatzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide