Martxoaren 26an, bihar, erabakitzeko eskubidearen alde pausoak eman nahi dituztenei Orioko kultur etxera bertaratzeko deia egin die Orioko Gure Esku Dago taldeak. Bilera irekia izango da, arratsaldeko 18:30ean hasiko dena.
Iaz osatu zen Orioko Gure Esku Taldea, giza kate erraldoiaren harira. Ekintza horren antolakuntzan jardun ziren buru-belarri, baita motorrak berotzeko egin ziren ekintzetan ere. Taldea osatzeko ez zuten deialdi zabalik egin, eta, horregatik, orain egitea erabaki dute. Izan ere, garrantzitsua iruditzen zaie taldekideei deialdia egitea eta taldean ahalik eta herritar gehien egotea.
Aurten antolatuko diren ekitaldietarako lan-talde sendoa osatu nahi dute; eta, horrez gain, parte hartze zabala izatea nahi dute. Horretarako taldeko ateak zabaltzea ezinbestekoa iruditzen zaie. Hortaz, parte hartu nahi duen oriotar guztiak beso-zabalik hartuko dituzte bihar, arratsaldeko 18:30ean, Orioko kultur etxean.