Espainiako 2014 urteko Arrauneko Sari Nazionalen ekitaldia izango da bihar, Alacanteko Torrevieja herrian. Iazko denboraldian nabarmendu ziren arraun elkarte eta arraunlariak sarituko dituzte, hamaika guztira. Hamaika horietatik bik, kolore horia dute. Batetik, Orio Arraunketa Elkartea sarituko dute; eta, bestetik, Imanol Garmendia eta Ander Zabala arraunlariak.
Arraunketa elkartea 2014 denboraldiko klub hoberena izateagatik omenduko dute. Garmendia eta Zabala promesa onenak izateagatik sarituko dituzte. Azken hauek munduko txapeldunak izan ziren iaz 23 urte azpiko kategorian.
Torreviejako Klub Nautikoak eta Espainiako Arraun Federazioak elkarlanean antolatu dute ekitaldia, eta 21:00etan hasiko da, bihar.