Irabazi asmorik gabeko ekintzak bultzatu nahi ditu Udalak. Hori dela eta, Kultura eta gazteriako diru-laguntzen deialdia argitaratu du Udalak. Deialdian, nola ez, irabazi asmorik gabeko Orioko kultur, gazteria, ingurumen eta aisialdiko taldeek zein elkarteek hartu dezakete parte.
Deialdia zabalik dago jada eta martxoaren 31n itxiko da. Bete beharreko baldintzak eta diru-laguntzen ezaugarriak orio.eus webgunean aurkituko dituzu, albiste honetan. Bidali beharreko dokumentuak ere albistean bertan daude atxikita.
Edonork zalantzaren bat baldin badu kultura@orio.eus helbidera idatzi dezake. Kultur teknikariaren emaila da hori, eta berekin argituko ditu duda guztiak.