Argitaratu gabeko Oteizaren irudiak, ikusgai

Karkara 2015ko mar. 4a, 10:44

Oteizak 1968an eta 1969an grabatutako irudiak argitaratu ditu Altzuzako Oteiza museoak. Irudietan Arantzazuko santutegiko lana –hamalau apostoluena– ikusten da.

Orain arte argitaratu gabeko Oteizaren irudi batzuk ezagutzera eman ditu Altzuzako Oteiza museoak. Oteizak grabatutako irudiak dira, 1968-1969 urteetan Arantzazun grabatutakoak. Irudietan Oteizaren lan taldea ikusten da, santutegiko fatxadan apostoluak jartzen.

Arantzazuko santutegia 1954an amaitu zen. Apostoluak egiten eraikina amaitutakoan hasi zen Oteiza. Garai hartan, Espainian, nazional katolizismoak mugak jarri zituen sormen askatasunari; honenbestez, Oteizak gelditu behar izan zuen egiten ari zen lana. Hamabost urtez hautsa hartzen egon ziren Oteizaren figurak. 1968an lanean hasteko baimena eskuratu zuen artista oriotarrak, eta apostoluak fatxadan jartzea lortu zuen.

Albisteko bideoan ekintza hori ikusten da, figurak zutitu eta santutegiko aurrealdean jartzearena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide