Oztopoen kontra ibiltzea egokitu zaio Albert Lopezi –Fari ezizenez–. Bizitzan erronka handi bat du Farik, bizitzea. Minbizia dauka eta abenduaren 1a geroztik minbiziaren aurkako borrokan dabil. #viviracontracorriente izeneko egitasmoa sortu du, oztopoak gainditu eta aurrera egiteko filosofia oinarria duen ekimena. Jon Azkuek bat egin du proiektuarekin.
Fari ezizena eskubaloiko taldekideek jarri zioten, eta eskubaloiagatik ezagutzen du Jon Azkuek. Lagunak ez diren arren, lagunak dituzte komunean. Farik dio eskubaloian ikasi zituela errespetua, diziplina, laguntasuna eta amore ez ematea bezalako balioak; bizitzan ezinbestekoak direnak.
Eskubaloian jasotako golpe baten ondorioz atera zitzaion lehen koskorra, 2007an. Bederatzi zentimetro zituen, eta, onbera zen. Hiru urtetan 17 zentimetrora handitu zen koskorra. Operatu egin zen. Hilabetera, lehen minbizia diagnostikatu zioten. Eskubaloian jokatzen jarraitu zuen, eta taldekideen babesa era izan zuen, guztiek ilea moztu zuten. Kaskamotz gelditu ziren taldekide guztiak. Zazpi hilabetera gudua irabazi zion minbiziari, baina, handik gutxira, berriz ere minbizia diagnostikatu zioten. Hori ere gainditu zuen, baina, hirugarren aldiz minbizia diagnostikatu zioten.
2013an izan zen hori, duela bi urte. Onkologoak etorkizun handirik ikusten ez dion arren, Farik borrokatzen jarraitu nahi du. Medikuen babesa gabe bada ere, minbiziari bataila irabazi nahi dio. Baina, gudu honetan ez dago bakarrik. Hainbat eskubaloi jokalarik egin dute bat berekin, tartean Jon Azkuek. Guk bultzadatxo bat eman badezakezu, nolabait animatu, horretarako prest gaude, azaldu du jokalari oriotarrak. Bizi eredu horregatik erronka honetara batu naiz, inoiz ez delako borrokatzeaz utzi behar.