Espainiako Dardo Txapelketara joatea zegoen jokoan otsailaren 8an Oreretan, Gipuzkoako Sailkapen Faseko finalean. Orioko hainbat bikotek parte hartu zuten, eta bi oriotar izan ziren lehen eta bigarren postuan geratu eta txartelak eraman zituztenak.
Aner Uranga –Orio– eta Gorka Garmendia –Zarautz– izan ziren txapeldunak, eta Joseba Unanue –Orio– eta Sebas Aranzabal –Donostia– txapeldunorde. Bi bikote horiek joango dira martxoaren 27tik 29ra Benidormen jokatuko den Espainiako Dardo Txapelketara.