Kale Nagusia 29 eraikineko lanetan gasaren kanalizazioa egin behar dute otsailaren 9tik 13ra. Horregatik, aste osoan kalea itxi egingo dute ibilgailuentzat. Zirkulazioan aldaketak eragingo dituzte lan horiek; ohiko norabidearen kontra bideratuko dituzte ibilgailuak Iturbide 17-19 zenbakietatik aurrera.
Aldaketa hori dela eta, San Martin auzora, Oa kalera eta Antxiola 5, 7, 9, eta 11 zenbakietara doazen ibilgailuek Oa kaletik igo beharko dute. Bestalde, Goiko Kaletik irteteko, Kale Nagusitik beharrean Iturbide kaletik jarraitu beharko dute, ohikoaren kontrako norabidean, Dikeko aldapara arte. Azkenik, San Martin, Kale Nagusia, Oa eta Antxiola kaleetan bizi direnek Antxiola kaletik jaitsi beharko dute nahitaez.